XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Materiaren itxura 31. jardueraHonez gero konturatuta egongo zara gure inguruan ditugun materia-sistemak ez direla beti modu berekoak.
Materia-sistema batzuen itxura, alde guztietatik begiratuta ere, berdintsua da, hau da, ez dira beraien osagaiak bereizten.
Honelako sistemei, sistema
Beste batzuetan, ordea, materia-sistemen osagaiak bereiz daitezke, begiratu batez gehienetan, eta lupaz edo mikroskopioz begiratuz beste batzuetan.
Hauek sistema
Nahastu ondoren osagaiak bereizten ez diren zenbait sistema homogeneo oso ezagunak egingo zaizkizu: kakao hautsa edo kola-kaoa esnetan disolbaturik, azukrea uretan... esate baterako.
Bestalde, erraz bereiz daitezkeen osagaiak dituzten sistema heterogeneoak ere ezagutuko dituzu: harri mota desberdinez osatutako granitoa, zereal desberdinez osatutako nahastea, etab.
Dena dela, bai batzuk eta bai besteak nahasturak dira, substantzia bat baino gehiagoz osaturik baitaude; eta nahastura hauen azterketari ekin behar diogu berehala.
32. jardueraAurreko jardueran jasotako informazioa erabiliz, egizu honako hau.